XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hara! ez dut ezer-ikusten! Itxutu egin naiz!- esan zion gizon batek bere andreari.
- Zaude ixilik gizona! Ez zara itxutu! Ilundu egin duela, horixe gertatzen da!.
- Arratsaldeko bostetan ilundu? - Bai... gobernariak zera esaten du, eguzkia enpatxatuta dagoela!.
Hypodromoaren azken errebueltan Maurizio astoak oihu egiten zuen: - Eklipsea! nik kalkulatu bezala eklipsea gertatu da!.
- Eklipsea?- galdetu zuten zaldiek - Eta zer da eklipse bat?.
Mauriziok astronomia pixka bat erakutsi zien: - Ilargia eguzkiaren eta Lurra planetaren tartean jartzen bada, eklipsea egiten da.
- Ilargiak tapatu egiten digu eguzkia, eta hemen gau egiten da! Horixe neukan nik kalkulatua!.
- Bai?- esan zuten zaldiek.
- Bai!- esan zuen Mauriziok, astronomo aurpegia jarriz.
- Eta guk zer egin behar dugu?- galdetu zuten jokeiek.
- Zuek?- erantzun zien zaldi pinttoak - Hemendik aldegin ostiko bat hartu nahi ez baduzue! Zaldietatik jaitsi eta korrika batean urrutiratu ziren jokeiak.
Ez zitzaizkien eklipseak gustatzen, eta ostikoak are eta gutxiago.